logotipoa    _______Software bilduma_____________________________________________

Tresnak

Aplikazioez informazio gehiago izateko eta zure ordenagailura jaisteko egin klik euren ikonoan.

Alarma

alarm clock logo

Alarm clock

Ordu batean alarma jartzeko edo atzera kontuak egiteko.

linux ikonoa Erdaraz

Babeskopia edo seguritate-kopiak eta sinkronizazioak

Cobian Backup

Unitate edo karpeten babeskopiak egiteko. Babeskopia osoak, inkrementalak edo diferentzialak. Programagarria. Tamaina egokitu dezake CD edo DVDrako. Aukeran konpresioa eta enkriptazioa.

Erdaraz
backup logo

Back in Time

Babeskopiak egiteko aplikazioa. Eskuz zein automatikoki denboran programatuak. Babeskopia inkrementalak eta trinkotu gabeak egiten ditu.  Dokumentuen bertsio zaharrak berreskura daitezke. Ubuntun software-biltegitik instala daiteke.
linux ikonoa Erdaraz

Mozbackup

Firefox, Thunderbird eta Sunbirden ezarpen eta datuen babeskopia. Programa jaitsi eta instalatu ondoren euskaraz edukitzeko fitxategi hau jaitsi, eta deskonprimatu c:/archivos de programa/mozbackup karpetan (edo, hau ez bada, instalatu duzun karpetan).

Euskaraz
freefilesync logo

Freefilesync

Karpeten arteko sinkronizazioa. USB memoria,  disko,   txartel edo sarean dagoen karpeta bat eta disko gogorrekoa berdintzen ditu elkarri falta dituzten fitxategiak kopiatuz. Informazio gehiago hemen.
linux ikonoa Erdaraz

Baliabideen erreserba sistema

MRBS (Meeting Room Booking Sistem)

Gelak, orga multimediak eta bestelako baliabideak erreserbatzeko eta erabilera erregistratzeko web bidezko sistema. Apache, MySQL eta Php zerbitzuak dituen zerbitzari batean instalatu eta web bidez beste ekipoetatik erabili daiteke.

Instalazioa ez da erraza, inprimatu instalazio dokumentazioa eta, WANP edo LANP kontrolatzen ez baduzu, gonbida ezazu aditu bat.

sistemak  Euskaraz

Emulazioa 

Wine

Linux sisteman Windowsen aplikazioak exekutatzeko programa. Ubuntun software biltegitik instalatzen da.
linux ikonoa  Euskaraz

Gela monitorizatzea

Italc

Programa honen bidez irakasleak ikasleen pantailak berean ikusi, mezuak bidali, blokeatu, irakaslearena ikusarazi eta ikasleen ekipoen kontrola hartu. Irakaslearen ekipoan zerbitzari eta bezero zerbitzuak instalatu behar dira eta ikasleen ekipoetan bezero zerbitzua. Gela bat baino gehiago kontrola daiteke ekipo batetik.

windows linux
Juan Ezeizak euskaratu du baina garatzaileek ez dute oraindik inplementatu

ISO irudien muntatzailea

AcetoneISO

ISO irudiak muntatzeko aplikazioa. Egokia jolas eta multimedia CDak erabiltzeko diskorik gabe. Ubuntun software-biltegitik instalatzen da.  Erabiltzeko modua.

linux ikonoa  Erdaraz

Konpresore-deskonpresoreak

Izarc

Zip, Rar eta bestelako formatuen deskonpresorea eta konpresorea


Euskaraz

7zip

Zip, Rar eta bestelako formatuen deskonpresorea eta konpresorea

sistemak Euskaraz

Leihoen gestorea

x-tile logo

X Tile

Irekita dauden aplikazioak leihoetan banatzeko appleta. Debian eta Ubunturako jaitsi, instala eta panelean jar daiteke.

linux ikonoa Erdaraz

Partizioen gestorea

easeus_partition_master

Easeus Partition Master

Windowsen partizioak sortu, ezabatu, redimentsionatu eta motaz aldatzeko aplikazioa.

Erdaraz

PDF ikustaileak eta tresnak

Adobe Acrobat Reader

Klasiko bat, astuna eta motela
sistemak Euskaraz
Evince logo Evince

Ubunturekin batera instalatzen da. PDF, Postcript, djvu, tiff eta dvi formatuak irakurtzen ditu.
windows linux logo Euskaraz

Foxit Reader

Oso konpletoa: testu eta irudien kopia. Nabarmentzeak, kutxak, oharrak... eransteko gaitasuna.

Erdaraz
okular logo

Okular

KDE inguruneko ikustailea. PDF, postcrip, djvu, epub, irudiak...irakurtzen ditu. Laster-marken bidez dokumentua kargatu eta puntu batean kokatzen da. Dokumentuaren egitura eta orrialdeen miniaturak erakusten ditu. Testu eta irudien kopia. Nabarmentzea eta oharrak egin daitezke baina soilik Okularren bidez ikusten dira eta ez dira inprimatzen. Ubuntun software-biltegitik instalatzen da.

linux ikonoa Euskaraz
pdf chain logo

PDF Chain

PDF dokumentuak zatitzeko eta lotzeko.
linux ikonoa Erdaraz

Sumatra PDF

Ikustaile sinple eta arina.

Euskaraz
xournal logo Xournal

Pdf dokumentuen gainean azpimarrak, nabarmentzeak, kutxak eta testu oharrak egiteko aplikazioa. Anotazioak Pdf formatura esporta daitezke. Instalazioa egiteko Ubuntun software-biltegian bilatu eta bertatik instalatzen ahal dugu.
linux ikonoa Erdaraz


PDFak sortzea

PDF fitxategiak sortzeko hainbat motibo dago:

  • Intranet edo interneteten dokumentu bat eskuragai jarri nahi dugunean, dela irudiak, taulak eta estekak dituen testu bat, dela aurkezpen bat, baldin eta erabiltzaileak ez badu delako dokumentua editatu edo manipulatu behar ikusi edo inprimatu baizik. Hartara dokumentua azkar eta errez irekiko da eta jatorrizko itxura gordetzen -beste formaturekin itxura aldaketak gerta daitezke-.
  • Hitzaldi batean aurkezpen bat erabili behar badugu PDF formatuan gordeta badakigu ez dugula arazorik erreproduzitzeko inongo ordenagailuan. Hori bat efektu eta multimediarik gabe.

Dokumentu bat PDF formatura bihurtzeko hainbat metodo dago. Nire ustez hoberena dokumentua OpenOffice-rekin ireki eta PDF formatura esportatzea da. Era horretan eginda aukera dugu baimenak (kopiatzeko, inprimatzeko...) eman edo kentzeko, irudien kalitatea murriztuz tamaina txikitzeko eta abar.
Beste aukera bat PDF inprimagailu birtualak dira. Linuxen inprimatzeko agindua eman eta inprimagailua fisikoa hautatu beharrean "inprimatu fitxategian" hautatuko dugu, pdf formatoa markatu eta kokagunea eta izena zehaztu behar dugu.
Windowsek ez du pdf inprimagailu birtualik baina instala dakioke, esate baterako PDFcreator software libreko programaren bidez.

Teklatuaren egoeraren monitorea

keymon logo

Keymon

Teklatua eta saguan zein teklak zanpatzen diren pantailan erakusten duen tiratxoa. Egokia klase, ikastaro eta bideotutorialentzako. Erabileraz pare bat gauza mezu honetan. Jaisteko eta instalatzeko egin klik ikonoan.

linux ikonoa Erdaraz

Web-biltegiratzea eta sinkronizazioa

Dropbox

Web bidezko biltegiratze sistema. Erregistratu ondoren instala dezakegu gure ekipoan programatxo bat gura dugun tokian karpeta bat sortzen duena. Karpeta honetan sartzen dugun fitxategiak web-biltegira igotzen dira eta beste ordenagailu batean karpeta instalatzen badugu automatikoki sinkronizatzen da web-biltegiarekin. Ohiko ordenagailu batean ez bagaude web bidez eskura ditzakegu fitxategiak.
Oso praktikoa edozein tokitan erabili behar dugun informazioa biltegiratzeko.  Ideala  hainbat ekipotan lan egiten badugu, batez ere ekipo horiek sare eta sistema desberdinetan badaude -akabo gure buruari e-mailak bidaltzea-. Hortaz aparte fitxategiak eta karpetak konpartitzen al dugu beste jendearekin.

Karpetaren kapazitatea 2GBekoa da. Ordainduz gero zabal daiteke.

sistemak  Erdaraz
ubuntu one logo
Ubuntu One

Dropboxen helburu eta kapazitate bera du baina soilik Ubuntu sistemetan ibiltzen da.
Ubuntu
Euskaraz