|
|
Linux
Abantailak sistema pribatiboekiko (Windows,
MacOS)
- Instalazioa azkarra da eta
sistemarekin batera oinarrizko softwarea instalatzen da (sarritan ez da
aplikazio
gehiagorik behar).
- Doakoa da. Azken bertsioa izan dezakegu sosik
gastatu gabe.
- Ongi ibiltzen da potentzia gutxiko ekipoetan.
- Euskaraz daude sistema eta aplikazio nagusiak.
Bertsio berri guztiak euskaraz lehen egunetik.
- Aplikazioak sistemarekin batera eguneratzen dira
-ez zara bertsio berritzen arduratu behar-.
- Etxe eta ikastetxe inguruetan antibirusik ez da
behar. Segurtasuna handiagoa da.

- Ikasleek zein irakasleek etxean instala dezakete
lizentzia kosturik gabe.
- Ezagurtza partekatzeko eta arazoak konpontzeko
komunitate handia eta oso aktiboa du.
- Produktuen garapenean zein zerbitzuen eskaintzan
enpresa lokalen garapen faktorea da.
Instalazioa
eta kudeaketaz
Ezarpenaren
urratsak
Software librea eta Linuxen
erabilera sustatzeko institutuan emandako urrats nagusien zerrrendapena:
- 2005/06
Firefox eta OpenOffice institutuko
ekipo guztietan instalatzea.
- Windowsen
gaineko bestelako software librea instalatzea. Web honetan
aipatzen direnak; batzuk ikasleentzat, besteak irakasleentzak, gehienak
denentzat.
- 2008/09
Ubunturen
instalazioa Informatika3 gelan. Abiatze dualean Ubuntu lehenetsita.
Linux programzioan sartu eta Ikasleekin erabiltzen hasi.
- Ubunturen gaineko lehen ikastarotxoa
irakasleentzat.
- 2009/10
Ubuntu
zerbitzari baten instalazioa. Hasteko Web eta ftp zerbitzua ematen du
(LAMP). Web zerbitzuetan Baliabideen Erregistro Sistema (MRBS)
eta intraneta. Ftp zerbitzuan dokumentu ereduak eta formularioak.
- Ubunturen
instalazioa irakasle-gelako zortzietako ekipo batean. Windows
lehenetsita. Txartel batez azaltzen dira erabileraren berezitasunak.
- Ubuntu sistemaren mantenimendu
kontratua sinatu dugu Gipuzkoako Software Librea Elkartearekin (GISA).
- Ubuntuko
erabiltzaileen integrazioa Windows Serverraren Active Directorirekin.
Erabiltzaileak balidatzen dira eta dagokien karpetak (orokorra,
irakasleak, ikasleak, pertsonala...) automatikoki muntatzea.
- Ubuntu
instalatu dugu abiatze dualarekin informatikako hiru geletan,
gela-digitalean, irakasle-gelako eta mintegietako hainbat
ordenagailuetan.
- Orga multimedietan eta irakasle-gelako
ekipo guztietan instalatu dugu.
- ikasturtean 3.DBH eta batxilergoko
informatika Linuxen eman dugu.
- 2010/11
ikasturtean informatika curriculum osoa Linux gainean eman dugu.
- Linux zerbitzarian DebMirror instalatu dugu
instalazioak eta eguneraketak zerbitzari lokaletik egiteko.
- Inprimaketa antolatu dugu.
- Institutuko ordenagailu guztietara zabaldu
dugu abiatze duala.
- Ikasle eta irakasleen gehiengoak Linux
erabiltzen du.
- Irungo Toki-Alai BHI institutuan Linuxen
instalazioan lagungu dugu.
- 2011/12 ikasturtean
Eskola 2.0 programa barnean 21 arbel digital interaktibo, 1dbh-ko
ikasleentzat 160 Toshiba eta irakasleentzat 24 Acer Travelmateiritsi dira. Ekipoek abiatze duala dute. Ubuntu daukate eta egokitu dugu erabili ahal izateko.
- Remastersys aplikazioa erabiltzen hasi gara distribuzio propioa prestatzeko.
- Txingudi eta Lauaizeta ikastetxei migrazio ereduaren berri eman diegu.
|