Hasiera
Antigua-Luberri BHIn gehien erabiltzen dugun software librea edota doakoa eta zenbait web-aplikazioren bilduma duzu hau. Bertan azaltzen diren estekei klikatuta programen informazioa topa dezakezu eta berauek deskargatzeko aukera izango duzu. Institutuan gehien bat Ubuntu (Linux banaketa) erabiltzen dugu baina Windows eta Mac-entzako aplikazioak ere bildu ditugu.
Bilaketa erraztearren kategorietan banatu ditugu aplikazioak baina sailkapena oso arbitrarioa da beraz eman begirada bat beste kategorietan ere.
![]() |
|
|
| BULEGOKOAK | HEZKUNTZAKOAK |
MULTIMEDIA |
| INTERNET | TRESNAK |
KOMUNIKAZIOA |
Linuxen kasuan instalatzeko unean hautatzen da hizkuntza. Euskara
hautatuz gero sistema eragileaz gain aplikazio guztiak euskaraz
instalatzen dira,
Windowsen kasuan erostean sistema erdaraz edukiko dugu eta euskaratu daiteke euskadi.net orritik edo XPrako hemendik lip fitxategia jaitsita eta ondoren instalatuta. Berdin joka daiteke Microsof Officen kasuan euskadi.net orritik jaitsita. Zenbait aplikazio eleanitzak dira eta instalatzeko unean erabiltzaileak lehenetsitako hizkuntza zein den begiratzen dute; euskara lehenesteko Kontrol Paneleko Ezarpen Erregionaletan Vasco hautatu behar dugu.





