logotipoa    _______Software bilduma_____________________________________________

Bulegoko aplikazioak

Aplikazio batez informazio gehiago izateko eta zure ordenagailura jaisteko egin klik bere ikonoan.

Bulegoko paketeak


Esteka
Izena eta deskripzioa
Sistemak
Hizkuntza
Lizentzia
libreoffice logo 

LibreOffice

Bulegorako aplikazioen paketea: 

  • Testu prozesadorea,
  • Kalkulu orria, 
  • Aurkezpen-editorea, 
  • Irudi-editore bektoriala, 
  • Datu basea eta 
  • Ekuazioen editorea.

Microsoft Officen ordezko libre eta doakoa.

Ubuntun instalatzeko laguntza

PDF esportazioa, Xuxen zuzentzaile ortografikoa gehigarri moduan instala daiteke (Linuxen instalatuta dator).

sistemak Euskaraz
Librea

Google Docs

Bulegotika online: testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpen-editorea eta formulario-editorea. Egokia elkarlanerako. Editore batek dokumentua sortu eta gainerakoak gonbidatzen ditu. Dokumentuak online daude. Gmaileko kontua eduki behar da.

Erdaraz
Hodeian

Agenda


Sunbird

Mozilla proiektuko egutegia. Hainbat egutegi batera erabil daitezke. Egutegiok ekipoan, sare lokalean edo interneten egon daitezke. Institutuan planifikazio tresna bezala erabiltzen dugu; horretarako egutegi pertsonalez gain honako hauek erabiltzen ditugu: orokorra, tutoretza, eskola kontseilua, formakuntza, eskolaz kanpoko ekintzak, mintegi buruak... Egutegia Thunderbirden gehigarri bezala ere eskura daiteke Lightning izenarekin.

sistemak  Euskaraz
Librea