Institutuko zuzendaritza-taldearen, irakasleen, eta guraso elkartearen zein administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren izenean, aurkezpen honen lehen lerroak zentro honetara etorritako pertsona guztiei (bai oporren ondoren berriz datozenei eta bai gure ikastetxera lehen aldiz datozenei) ongietorria emateko izatea nahi dugu.
Webgune honek eskuragarri izan behar dituzuen informazio gaiak laburbiltzen ditu, antolakuntza eta funtzionamendu alderdietatik hasi eta irakaskuntza eskaintzarekin zein egutegiarekin, proiektuekin zein dauzkagun balabideekin zein antolatzen ditugun ekintzekin edo eskaintzen ditugun zerbitzuekin zerikusia duten xehetasunetara iritsi arte.
Webgune hau informaziorako eta komunikaziorako tresna baliagarria bilakatzea da gure xedea, eta beraz, aldez aurretik eskertzen dizkizuegu zuen iritziak eta iruzkinak.
Joan den ikasturtean, Hezkuntza Sailak argitaratu zuen Batxilergoko curriculuma ezarri eta jartzen zen dekretua, Hezkuntza Lege Organikoak adierazitako arau-esparru berriaren barruan [09-II-27]. Ikasturte horretan DBHko 2. eta 4. kurtsoetan curriculum berria jarri zen abian. Gainera, 2009/2010ikasturte honetan Batxiler berriko bigarren ikasturteko irakaskuntzak hasiko dira ematen.
Aukera honetaz baliatuz, gogoratu behar dizkizuegu irakasleen Klaustroak ezarritako DBHko promozio eta ebaluazio irizpideak (ikus. liburuxkaren 6. orrialdea).
Bestalde, aurreko ikasturteetan martxan jarritako egitasmoen sendotzea azpimarratu behar dugu. Gainera, gure institutuari nortasuna ematen dioten zenbait alderdi ezin ditugu ahaztu: zenbait proiektutan parte hartzea (teknologiak berriak bultzatu, euskararen erabilera sustatu...), Europako ingurunearekin harremanak (eskolen arteko elkartrukaketak, esperientzia eleaniztuna, ELOS sarea...), eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, aniztasunaren trataera...
Azkenik, gogoratu nahi dugu heziketak egunero eskatzen duen lana ezin dela aurrera eraman guztion laguntzarik gabe. Horregatik, ikastetxea osatzen dugun kide guztion arteko komunikazioa egokia izan dadila espero dugu.