Lehen Batxiler eleanitzako ikasleek burutzen ari diren Comenius proiektuarekin lotuta, Danimarkako 14 ikasle eta Frantziako 12 egon dira gurekin Azaroan 13tik19ra. Ikasleak hemengo ikasleen familietan egon dira. Bi ikasturterako den proiektuaren bigarren urtean gaude. Beste lau herrialdeetako ikastetxeetako ikasleekin batera ingurugiroari buruzko proiektu bat garatzen ari dira IKTeak erabiliz. PARTAIDEEN HERRIALDEAK: Irlanda, Frantzia, Danimarka eta Norvegia. Ondoren azaltzen dira gauzatu dituzten jarduera nagusiak: -Harrera jarduerak ikastetxean eta Udaletxean. -Ikasle partaide guztien jarduera kolektiboak, bai hemengoak eta Europarrak, elkarren artean proiektuaren inguruan jarduteko. -Hemengo ikasleak prestatutako zenbait aurkezpen. -Ikastetxeko zenbait klaseetara joan. -Hemengo kirolen inguruan erakusketa. -Ekintza sozialak ikasle, irakasle eta gurasoekin batera. -Hiria ezagutu eta Bilbora irteera. Bestalde, proiektuko irakasle koordinazio bilera egonda eta partaideen herrieldeetako irakasle ordezkariak ere hemen izan ditugu. Esperientzia aberatsa izan dela esan genezake bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat eta kanpotik etorritako irakasleak jakin arazi digutenez, haiek, osotasunean, egindako balorazioa oso ona izan da. Argazki batzuk ikusteko: SAKATU HEMEN
|