ANTIGUA-LUBERRI BHIko batxilergoko 2.mailako 20 ikasle eta bi irakasle irailaren 24tik urriaren 2ra arte Gdansk hirian egongo dira, bertako Lyceum XV institutuarekin antolatutako eskola trukeaketa programa batean parte hartzen. Ikasle poloniarrak martxoan izango ditugu gure artean. Bai Gdansk bai Donostia Europako 2016rako kultur hiriburua izateko hautagaiak dira. Bi ikastetxeetako ikasleek kaleko arte adierazpenari buruzko proiektu bat egingo dute. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.
|