Hasiera » Proiektuak

2017/2018 ikasturtean "Aniztasun Kulturala" izango da ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek landuko duten gaia. Ikasgelan bertan eta kanpoan egingo dituzten jarduera desberdinen bidez, integrazio sozialean lan egiten dituzten erakundeak eta hirian bizikidetza bultzatzen duten hainbat esperientzia ezagutuko dituzte.

 

 SARRERA

Teknologiak eta zientziak etengabeko aurrerapena eta garapena sortzen digu. Baina gaur egungo garapen eredu hori ez da jasangarria: Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagu, beraz, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
  • Etorkizuneko belaunaldien baliabideak erabiltzen ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi garapena guztiz jasanezina da. Horren aurrean tokiko garapen jasangarria bultzatu behar dugu.

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

Gure herriek (Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe , %50ra) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromezua da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK GURE IKASTETXEAN

  • Helburu nagusia komunitateko partaideek garapen jasangarriaren aldeko heziketa jasotzea izango da, JARRERA ALDAKETA SUSTATUZ.
  • Ikastetxean KUDEAKETA IRAUNKORRAGOA lortu nahi dugu:

- Zaborrak gaika bilduz.

- Argi-indarraren beharrezko erabilpena bultzatuz.

- Berogailuaren erabilpen egokia bultzatuz

  • Bestalde, Donostiako udalak proposatutako gaia landuko dugu ikasleekin: 2017/2018 ikasturtean "Aniztasun Kulturala"

INFORMAZIO GEHIAGO

 

>>BEGIRATU  GURE  ELOS LANAK << Egin Klik!!!

Zer da ELOS?

Europako zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Euskal Herrian: Agurain, Azpeitia, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako institutuak gaude. Hemen duzu beste Blog bat:

  •  IES EKIALDEA BHI (Gasteiz)

  • IES UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)

  • IES ANITURRI (Agurain)

  • IES BOTIKAZAHAR BHI (Bilbo)

  • IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia)

 

ELOS eta europar gaitasunak

Ikasle-irakasleen europar gaitasunak definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning Environmenteko indikadoreak ere.

ELOS Sarearen helburuak

  • Gaiari buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.

  • Europako adierazle komunak garatzea European Learning Environment horretan.

  • Ikasle-irakasleen gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.

  • Curriculumen garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.

  • Elos ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.

  • Jardun egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.

  • Europako lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.

  • Europa eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.

  • Gazteei motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera ditzaten.

 ELOS eskoletako Bloga, oso interesgarria.

ELOS Euskal Herriko Bloga

Antigua Luberriko ELOS orria

Gure ELOS orria

 

 

Berritzen. Barkatu eragozpenak

 

 

 

HIZKUNTZ NORMALKUNTZA

Zer da?

Hezkuntza Sailak ikastetxeetan euskara sustatzeko sortu zuen programa da.

Helburua

Euskararen erabilera eta kalitatea bermatzea du helburu nagusi ikastetxeko esparru guztietan. Horretaz gain, hizkuntzarekiko atxikimendu baikorra bultzatzea.

Batzordearen egitekoak

  • Lau urtean behin diagnosia egin ondoren, proiektua sortzea.

  • Ikasturtearen hasieran ikasturteko plana burutzea.

    • Ikasleen artean euskararen erabilera modu ludikoan sustatzeko hainbat ekimen egiten dira, hala nola: 

       - Euskara batzordea hainbat ikasle eta irakaslek osatzen dugu eta hilean behin elkartzen gara euskararen erabileraren inguruan ekintzak antolatzeko.

                     - Euskal idazleak eta hainbat lanbidetako profesionalak etortzen dira.

                     - Kirola eta euskara elkartzeko ekintzak

                     - Kantu-bazkaria: betiko abestien transmisioa bermatzeaz gain, kantue bidez kohesioa    lantzen dugu.

                     - Firin-faran eguna

                     - Testu-irudi lehiaketa

                    - Abenduaren 3aren bueltan Mintzodromoa burutzen dugu ikastetxean batxilerreko ikasleen gidaritzapean.

  •  
    • Erakundeek antolatutako jardueretan parte hartzea:

                    - Ekolingua Tabakaleran DBH eta batxilerrean.

 

                                         ]

 Abenduaren 3an Batxilergoko ikasleek eginiko bideoa

 

 

 

 

Barkatu eragozpenak. Aldaketak egiten ari gara.