Hasiera » Proiektuak

 Elikadura jasangarriaren inguruan plazaratu dugu aurtengo argazki-lehiaketa

Oinarriak eta baldintzak: ARGAZKI_LEHIAKETA

 

 

 

Egin klik hemen aurkezpen hurrengo aurkezpena ikusteko:

Naranja_baten_historia

 

 

 

 

 

 

 

 SARRERA

Teknologiak eta zientziak etengabeko aurrerapena eta garapena sortzen digu. Baina gaur egungo garapen eredu hori ez da jasangarria: Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagu, beraz, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
  • Etorkizuneko belaunaldien baliabideak erabiltzen ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi garapena guztiz jasanezina da. Horren aurrean tokiko garapen jasangarria bultzatu behar dugu.

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

Gure herriek (Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe , %50ra) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromezua da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK GURE IKASTETXEAN

  • Helburu nagusia komunitateko partaideek garapen jasangarriaren aldeko heziketa jasotzea izango da, JARRERA ALDAKETA SUSTATUZ.
  • Ikastetxean KUDEAKETA IRAUNKORRAGOA lortu nahi dugu:

- Zaborrak gaika bilduz.

- Argi-indarraren beharrezko erabilpena bultzatuz.

- Berogailuaren erabilpen egokia bultzatuz

  • Bestalde, Donostiako udalak proposatutako gaia landuko dugu ikasleekin: 2011-12 ikasturtean ITSAS URA izango da.

Hemen dituzu informazio iturri eguneratuak:

>>BEGIRATU  GURE  ELOS LANAK << Egin Klik!!!

 Hurrengoa: ELOS eskoletako Bloga, oso interesgarria.

ELOS Euskal Herriko Bloga

Europako zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Hau da, europar oinarrizko gaitasunak lortuko dituzte ELOS ikastetxeetako ikasleek, Europar eta Nazioarteko Orientazioa (ENO) izango baitute ikastetxeek.

Hau da Gure ELOS orria.

ELOS sarearen sorrera

Holanda izan zen sarearen aitzindari, 2004. urterako hasia baitzuen ELOS (Europe as a Learning Environment in Schools) proiektuaren bertsio nazionala. Sarea hedatuz joan da eta egun, 12 estatuko partaideak ditu ELOSek, bi ezarketa mota daudelarik:

  • Oinarrizko ENO programa (Europar eta Nazioarteko Orientazioa) 12-16 eta 16-19 urte bitarteko ikasleentzat. Maila orokorra
  • Aukerazko berariazko itinerarioa: 16-19 urteko ikasleentzat. Maila zehatza.

Kontseilu europarra eta ELOS

Kontseilu europarrak 2000ko martxoan Lisboan egindako bileran ezarri zuen helburu orokor bat, hots, hezkuntza eta prestakuntzarako Europako sistemak 2010. urtea baino lehen mundu mailako kalitate-erreferentzia bihurtzea. Helburu hori betetzeko ezarritako oinarrizko gaitasunen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Ikasketen eta lanaren europar testuinguru batean talde heterogeneoekin moldatzeko trebetasuna.
  • Komunikazio-tresnak (linguistikoak, komunikatiboak eta teknologia berrietakoak) elkarreraginean erabiltzea.
  • Bakoitzaren kulturaren ordezkari izateko trebetasuna Europa mailako harreman pertsonaletan.
  • Europari eta Europar Batasunari buruzko ezagutza.
  • Demokraziaren funtzionamenduaz jabetzea, herritartasun arduratsurako oinarri den aldetik.

Adierazitakoaren ildotik, honako ondorio hau atera zuten 2003an: Europar Batasunak bigarren hezkuntzako curriculumean zuen tokia eta Europar Dimentsioa ulertzeko modua asko aldatzen zirela herrialdetik herrialdera, baita herrialde batzuen barruan ere. Horregatik, sare europar bat eratu zen, Europa ikastetxeetan eremuko sare-ordezkarien eta erakunde eta herrialde askotako beste aditu batzuek osatua, beren esperientziakk eta ezagutzak trukatu eta Europako oinarri komuna eraiki nahian. Horrelaxe jaio zen ELOS.

ELOS eta europar gaitasunak

Ikasle-irakasleen europar gaitasunak definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning Environmenteko indikadoreak ere.

Ikasle guztiei egindako lanaren akreditazioa emango zaie.ELOS sareak eta aholkularitza taldeak tresnak eskaini behar dizkiete ikastetxeei.

ELOS Sarearen helburuak

  • Gaiari buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.
  • Europako adierazle komunak garatzea European Learning Environment horretan.
  • Ikasle-irakasleen gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.
  • Curriculumen garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.
  • Elos ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.
  • Jardun egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.
  • Comenius 1 proiektuetan parte hartzeko gai diren ikastetxe gehiago prestatu.
  • Europako lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.
  • Europa eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.
  • Gazteei motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera ditzaten.

ELOS BASQUE COUNTRY sarearen sorrera eta ikastetxeak

ELOS sarearen egitasmoaren berri izan zenean Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak interesgarritzat hartu zuen ELOS sarearen barruan instituzionalki sartzeari, antzeko mailako Europako beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko. Ildo horretatik, gelarako esperimentazio-proiektu pilotu gisa planteatzen da ELOS 2006an hiru ikastetxe parte-hartzaileek 3 urtetan garatu dezaten, geroxeago, EAEko beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko aukerak eta baldintzak ebaluatu ahal izateko. Horiek horrela, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, ELOS sarearen sorrera ebatzi zuen. Horretarako ELOS proiektuaren esperimentazioan aritzeko baimena eman zien honako ikastetxe hauei:

  • IES EKIALDEA BHI (Gasteiz)
  • IES UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)
  • IES AIXERROTA BHI (Getxo)

2007ko ekainean argitaratutako ebazpenean hiru baimen berri eman zituen Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, hau da, hiru ikastetxe gehiago sartu dira sarean:

  • IES ANITURRI (Agurain)
  • IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia)
  • IES BOTIKAZAHAR BHI (Bilbo)

Baldintzak

Aholku Batzordeko kideek eta zerikusia duten ikastetxeen irakasleek eskubidea izango dute sareak antolatutako zenbait nazioarteko jardueretan parte hartzeko (lan-prestakuntzarako bilerak).

Sareko prestakuntza-jarduera horietarako eta esperimentazioa abiarazteagatik sor daitezkeen ondorietararko 2400 euro izango ditu ikastetxe bakoitzak. Horietatik 600 euro prestatu beharreko kontsulta eta lan-materialen eta antzekoen ezaugarri bereziek ekarritako aparteko gastuak berdintzeko erabiliko dira; gainerakoa, berriz, nazioarteko bileretara joateak sortutako bidaia-gastuei eta dietei aurre egiteko erabiliko da.

Ikastetxean ELOS proiektuaren ardura duen pertsonak asteko 5 orduko murrizketarako eskubidea izango du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, sareak EAEn duen Aholku Batzordearen bitartez, esperimentazio honen jarripena eta ebaluazioa egingo du.

Ikasturte bakoitza amaitzean, ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara egindako jardueren azalpen-memoria bidaliko du.

Argazkiak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atal honetan gure aldizkariaren ale ezberdinak biltzen joango gara. Honela, web gunearen eskuineko menuan, azken alea irakurtzeko aukera izango duzue eta atal honetatik berriz, aurrez ateratako aldizkari guztiak.

 

 

 

 2014ko Abenduaren 3an Batxilergoko ikasleek eginiko bideoa

 

 

Gure ikastetxea, EAEko beste 315 ikastetxerekin batera Hizkuntz Normalkuntza Proiektuan partaide da. Proiektu honen helburua ikastetxean euskararen erabilera sustatzea da. Urtero bezala ikasleen artean euskararen erabilera modu ludikoan sustatzeko hainbat ekimen egingo ditugu, hala nola: 

  • Kirola eta euskara elkartzeko aktibitateak.
  • Bideokamaraz egindako elkarrizketak.
  • Aldizkari laburrak sortzea.
  • Jolas erako lehiaketak: Txisteak, amodio eskutitzak, ...
  • Gabon kanten lehiaketa.
  • Firin-faran eguna.
  • Lehiaketa anitzak: ipuina, komikia, poesia, bertsoa ...
  • Antzerki emanaldiak antzerki tailerrarekin batera.
  • Gazteen euskara kolokiala bultzatzeko, Udaletxearen Euskararen Patronatuak antolatutako proiektuan parte hartuko dute zenbait taldek.

Hona hemen proiektuaren hainbat lan

Hauek dira aldizkaritza tailerreko ikasleek egindako aldizkaritza-bloggak 2011-2012 kurtsoan - Maria Orcasitas irakaslea

http://amaiasaldiasenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://ximonaranbururenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://mariamujikarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es
http://aizpuruarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://itziarlasa97.blogspot.com.es/
http://perualdizkaritza.blogspot.com.es/
http://mireiaberamendirenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://adriancilvetirenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://ikerrenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://izarfernandezenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://danelaldizkaritza.blogspot.com.es/
http://mariabelenenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/

http://yoannhacarcedorenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://eidervirgalarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://ekaitzcarvajalenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://aritzanguerarenaldizkaritzatxoko.blogspot.com.es/

http://alanenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://itxasoaramendirenaldizkaritzakotxokoa.blogspot.com.es/
http://maddiprenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://josebaranaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://naiaraalisterenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://ainhoaalmandozenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://maddirenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://pichoteeldelapichaenelbote.blogspot.com.es/
http://ainhoaalmandozenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://josebaranaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://eauntzeta.blogspot.com.es/
http://patxialdizkaritza.blogspot.com.es/
http://pablocalzadarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://sarasierraaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://alexpetxarromanenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://aneolivenzarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://imanolibarzabalenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/
http://olatzbaldarenaldizkaritzatxokoa.blogspot.com.es/