“Jasangarritasuna, guztion zeregina!”

 

Teknologiak eta zientziak etengabeko aurrerapena eta garapena sortzen digu. Baina gaur egungo garapen eredu hori ez da jasangarria: Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagu, beraz, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.

 

Etorkizuneko belaunaldien baliabideak erabiltzen ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.
Beraz, gure bizi garapena guztiz jasanezina da. Horren aurrean tokiko garapen jasangarria bultzatu behar dugu.

 

2020-2021 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programa gisa ezagutzen zena Eskolako Agenda 2030ean bilakatu zen. Horrek guztion artean kultura berri bat sortzea eskatuko du. Ikastetxeko proiektuetan trantsiziorako eman beharko ditugun urratsak gauzatuko dira.

Eskolako Agenda 2030, Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdeek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztien ongizatea bermatzeko.

Aurten Eskolako Agenda 2030 garatuko dugu helburu hauetan oinarrituta, “ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA” izango dugu abiapuntua.