Antigua Luberri BHI
Non gaude?
Agurra
Barne antolaketa
Azpiegitura eta baliabideak
Sailak
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
DBH
DBH eleanitza (frantsesez)
Batxilergoa
Batx. eleanitza (inglesez)
ZIG - AAT
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
Agenda 21
ELOS europar sarea
Eskola Kirola
Gure aldizkaria
Hizkuntz Normalkuntza
 ZERBITZUAK
Garraioa
Jangela
Jolasgaraia
Kutxategia
Liburutegia
Orientazioa
 IDAZKARITZA
Izapideak
Helbidetegia

Plazaguneak garatuta
Proiektuak: ELOS europar sarea
    

ELOS SAREA PROIEKTUA:

 Zer da ELOS?                        

    Europako zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Hau da, europar oinarrizko gaitasunak lortuko dituzte ELOS ikastetxeetako ikasleek, Europar eta Nazioarteko Orientazioa (ENO) izango baitute ikastetxeek.

 ELOS sarearen sorrera

    Holanda izan zen sarearen aitzindari, 2004. urterako hasia baitzuen ELOS (Europe as a Learning Environment in Schools) proiektuaren bertsio nazionala. Sarea hedatuz joan da eta egun, 12 estatuko partaideak ditu ELOSek, bi ezarketa mota daudelarik:

·        Oinarrizko ENO programa (Europar eta Nazioarteko Orientazioa) 12-16 eta 16-19 urte bitarteko ikasleentzat. Maila orokorra

·        Aukerazko berariazko itinerarioa: 16-19 urteko ikasleentzat. Maila zehatza.

 Kontseilu europarra eta ELOS

Kontseilu europarrak 2000ko martxoan Lisboan egindako bileran ezarri zuen helburu orokor bat, hots, hezkuntza eta prestakuntzarako Europako sistemak 2010. urtea baino lehen mundu mailako kalitate-erreferentzia bihurtzea. Helburu hori betetzeko ezarritako oinarrizko gaitasunen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

·      Ikasketen eta lanaren europar testuinguru batean talde heterogeneoekin moldatzeko trebetasuna.

·       Komunikazio-tresnak (linguistikoak, komunikatiboak eta teknologia berrietakoak) elkarreraginean erabiltzea.

·       Bakoitzaren kulturaren ordezkari izateko trebetasuna Europa mailako harreman pertsonaletan.

·        Europari eta Europar Batasunari buruzko ezagutza.

·        Demokraziaren funtzionamenduaz jabetzea, herritartasun arduratsurako oinarri den aldetik.

Adierazitakoaren ildotik, honako ondorio hau atera zuten 2003an: Europar Batasunak bigarren hezkuntzako curriculumean zuen tokia eta Europar Dimentsioa ulertzeko modua asko aldatzen zirela herrialdetik herrialdera, baita herrialde batzuen barruan ere. Horregatik, sare europar bat eratu zen, Europa ikastetxeetan eremuko sare-ordezkarien eta erakunde eta herrialde askotako beste aditu batzuek osatua, beren esperientziakk eta ezagutzak trukatu eta Europako oinarri komuna eraiki nahian. Horrelaxe jaio zen ELOS.

 ELOS eta europar gaitasunak

      Ikasle-irakasleen europar gaitasunak definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning Environmenteko indikadoreak ere.

      Ikasle guztiei egindako lanaren akreditazioa emango zaie.ELOS sareak eta aholkularitza taldeak tresnak eskaini behar dizkiete ikastetxeei.

 ELOS Sarearen helburuak

- Gaiari buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.

- Europako adierazle komunak garatzea European Learning Environment horretan.

- Ikasle-irakasleen gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.

- Curriculumen garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.

- Elos ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.

- Jardun egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.

- Comenius 1 proiektuetan parte hartzeko gai diren ikastetxe gehiago prestatu.

- Europako lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.

- Europa eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.

- Gazteei motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera ditzaten.

  ELOS BASQUE COUNTRY sarearen sorrera eta ikastetxeak

      ELOS sarearen egitasmoaren berri izan zenean Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak interesgarritzat hartu zuen ELOS sarearen barruan instituzionalki sartzeari, antzeko mailako Europako beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko. Ildo horretatik, gelarako esperimentazio-proiektu pilotu gisa planteatzen da ELOS 2006an hiru ikastetxe parte-hartzaileek 3 urtetan garatu dezaten, geroxeago, EAEko beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko aukerak eta baldintzak ebaluatu ahal izateko. Horiek horrela, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, ELOS sarearen sorrera ebatzi zuen. Horretarako ELOS proiektuaren esperimentazioan aritzeko baimena eman zien honako ikastetxe hauei:

       - IES EKIALDEA BHI (Gasteiz)

       - IES UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)

       - IES AIXERROTA BHI (Getxo)

       2007ko ekainean argitaratutako ebazpenean hiru baimen berri eman zituen Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, hau da, hiru ikastetxe gehiago sartu dira sarean:

    - IES ANITURRI (Agurain)

    - IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia)

    - IES BOTIKAZAHAR BHI (Bilbo)

Baldintzak

       Aholku Batzordeko kideek eta zerikusia duten ikastetxeen irakasleek eskubidea izango dute sareak antolatutako zenbait nazioarteko jardueretan parte hartzeko (lan-prestakuntzarako bilerak).

Sareko prestakuntza-jarduera horietarako eta esperimentazioa abiarazteagatik sor daitezkeen ondorietararko 2400 euro izango ditu ikastetxe bakoitzak. Horietatik 600 euro prestatu beharreko kontsulta eta lan-materialen eta antzekoen ezaugarri bereziek ekarritako aparteko gastuak berdintzeko erabiliko dira; gainerakoa, berriz, nazioarteko bileretara joateak sortutako bidaia-gastuei eta dietei aurre egiteko erabiliko da.

Ikastetxean ELOS proiektuaren ardura duen pertsonak asteko 5 orduko murrizketarako eskubidea izango du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, sareak EAEn duen Aholku Batzordearen bitartez, esperimentazio honen jarripena eta ebaluazioa egingo du.

Ikasturte bakoitza amaitzean, ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara egindako jardueren azalpen-memoria bidaliko du.

Arduradun orokorra:Eva Insausti

   
Argazkiak

 
 Posta
 
 
Internet bidezko ikaskuntza
 
Softwarea
 
Eskola Kirola
 


Eskolatik sartzeko
Kanpotik sartzeko
Gurasoentzako eInika gida
 
Aniturri BHI: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Multimedia bilduma

Bisitaldi birtuala
School Presentation