Hasiera » Idazkaritza » Bekak

Eskaerak

Eskaera egiteko, eskabide-orria erabili beharko da, modu telematikoz lortu ahal izango dena Saileko egoitza elektronikoan, helbide honetan: www. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus. Eskatzaileak ez badauka eskabidea bide telematikoetatik egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joan daiteke izapide hori egitera (Idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30etara).

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea

Honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira hala aplikazioak sorturiko inprimakiak, dagokien data jarrita, behar bezala beteta eta paperean izenpetuta, nola eskaturiko gainerako dokumentuak, eskaneatu ez direnak: a) Beka zein ikasketa egiteko eskatu, ikasketa horiek egiten diren ikastetxeetan. b) Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak aipatzen dituzten bulegoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa).

Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 15a izango da. Beka- edo laguntza-eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztu ahal izango dira kasu hauetan: a) Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero aurkeztutako matrikulak badira, matrikula egin eta gehienez ere hilabeteko epean, betiere matrikula-eskabidearen kopiarekin batera egiten bada eskabidea. b) Aipatutako epea igaro ostean familiaren eusle nagusia hiltzen bada, edo arauzko adina betetzeagatik ez den bestelako arrazoirengatik nahitaezko erretiroa hartzen badu. c) Justifikatutako arrazoi larriren bat dela-eta, familiaren ekonomia-egoera larriki kaltetzen zaien ikasleak. Nolanahi ere, eskabide berriak 2017ko apirilaren 30a arte onartuko dira, ez geroago.

Agindua 16-09-30 Eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak 2016-2017

Agindua 16-10-26 Eskabideak aurkezteko epea zabaltzea

Norentzat

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Parte hartzeko eskaera

1.– Nahitaezkoa da eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus orrian eskuratuko da, Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak / Unibertsitateaz kanpoko ikasleak atalean. Deialdiari dagokion Agindua EHAA aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean egongo da eskuragarri inprimaki hori. Adierazitako epe hori igarotzen denean, ezingo da nahitaezko eskabide hori eskuratu.

2.– Alderdi hauek adieraziko ditu eskaerak: a) Eskabide-egilearen datu pertsonalak; izena eta abizenak, jaioteguna, nortasun agiri nazionala, helbide osoa, harremanetan jartzeko telefonoa/k, e-maila eta sexua. b) Eskabidea egiten den unean zer ikastetxetan eta mailatan dagoen matrikulatuta. c) Eskatzen den herrialdea, lehentasun-hurrenkeran (3 aukera gehienez). Eskatutako herrialderako soilik balioko dute eskabideek, eta, herrialderik adierazi ez bada, eskabideak ez du baliorik izango. d) Erantzukizunpeko adierazpena, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken 2015-2016ko deialdian bekadun izan den edo ez adierazteko. Bekaduna izan ez bada, 2. tartean sartuko da eskabidea, eta 680 euroko partaidetza-kuota izango du. e) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskatzaileak ez duela plazarik lortu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hizkuntzak ikasteko xedez aurretiaz egin dituen deialdietan, eta ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea debekatzen dion zigor edo inhabilitaziorik. f) Erantzukizunezko adierazpena, adierazten duena ikastetxeko zuzendariari ematen diola –hurrengo artikuluak aurreikusitakoa aplikatuaz– eskabidea tramitatzeko ordezkatze-ahalmena. g) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko 2015-2016ko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu dela eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu dela aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan. h) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu dela eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2014-2015 eta 2015-2016), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi duela hizkuntza hori. i) Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena, adierazten duena ikasleak bidaia egiteko eta dagokion atzerriko herrialdean bizitzeko baimena baduela. 

3.– Inprimatu egin behar da eskaera, eta, balio osoa izan dezan, ikasle eskabide-egileak izenpetu behar du, eta haren aitak, amak edo legezko tutoreak baimendu behar du.

4.– Inprimatu eta izenpetu ondoren, eskabide-egilea matrikulatuta dagoen ikastetxean (Idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00ak arte) entregatuko da eskabidea, artikulu honetako 1. puntuan adierazi den epea amaitu ondorengo lehen egun balioduneko idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

5.– Eskabidea egiten duen ikaslearen nortasuna egiaztatuko du ikastetxeak, eta jakinaraziko dio eskabidea dagokion epean eta haren izenean tramitatuko duela, edo zer egunetan jarriko dituen haren esku matrikularen eta noten eskabidea eta ziurtagiria. 

Eskabideak aurkezteko lekua eta epeak

1.– Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaerak egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko dira, 5.1. artikuluan adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, Zuzenean–Herritarrei Arreta Emateko bulegoetan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan. Beste aukera bat izango da haiek aurkeztea Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan adierazitako lekuetan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehazten dituen erregistroetan.

2.– Baliozkoa izateko, eskabide indibiduala eta ziurtagiri akademikoa –ikastetxeak egin behar du– jaso behar ditu eskabideak. Ziurtagiri horretan agertu behar da ikasleak 2015-2016ko ikasturtean batez besteko zer nota atera duen eskatutako hizkuntzan edo hizkuntzetan. Era berean, 2014-2015eko eta 2015-2016ko ikasturteetan ikaslea eskatutako hizkuntza edo hizkuntzak ikasten aritu dela ziurtatu behar du ikastetxeak, azken ikasturtean, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe batean.

Bi dezimalekin kalkulatuko da batez besteko nota, ikasitako irakasgai guztiak kontuan hartuta. Lehiaren ondorioei dagokienez, deialdira aurkezten diren ikasleen kalifikazioa egitean berdintasuneko eta lehia askeko printzipioak beteko direla bermatzeko, erlijioko irakasgaian lortutako nota ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.

Ikastetxeak sartu behar ditu eskabideko datuak eta 6.2. artikuluan jasotako datu akademikoak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako aplikazio informatikoan.

Ikastetxeak, aplikazioa ixteaz batera, izapidetutako eskabideen akta jasoko du; akta horretan agertuko da eskatzaile bakoitza nor den eta zelako datu akademikoak dituen. Ikastetxeak aktaren kopia bat gorde behar du; akta hori ikasleei erakutsi behar die, haiek hala eskatzen badute, jasotako datuak zuzenak diren aztertzeko.

Akta horrek, ikastetxeko idazkariak eta zuzendariak izenpetu ondoren, eskabide kolektiboaren izaera izango du, eta artikulu honetako lehen paragrafoan adierazten den lekuan, moduan eta epean aurkeztu beharko da. 

Oharrak

Baldintza hauek bete behar dira agindu honen bidez deitzen diren 533 plazetakoren bat eskuratzeko:

a) Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/ hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

b) Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritzea eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2014-2015 eta 2015-2016), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana hizkuntza hori.

c) Epe-barruan egin behar du plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jaso da).

d) Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana, salbu eta Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.

e) Beranduenez 2017an betetzea 19 urte.

f) Ezin izango du parte hartu agindu honen bidez araututako laguntza publikoaren deialdian zigor penal edo administratiboren bat duen inork, ezarritako zigorrak ezartzen duen aldian, baldin eta diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea galdu badu, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean badago, sexu-diskriminazioagatik eragindakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 2005/18 Legearen arabera.

Aurre-eskabidea betetzea: 2016ko azaroaren 4tik abenduaren 5era arte, biak barne.

Aurre-eskabideak aurkeztea: ikastetxean, 2016ko abenduaren 7an, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

Agindua. 16-11-03 Atzerrian ikastaroak 2017ko udan