Hasiera » Ikasketak » ZIG - AAT

Gure bloga, sakatu hemen

“BIZITZA HELDURAKO TRANSIZIO ALDIA”

¿ZER DA ZIG GELA?

Heziketa behar bereziak dituen ikaslearen prestakuntza osatzera bideratua dagoen gela da (16 – 21 urte bitartekoak).

HELBURUA

Helburu nagusia ikasleak lan munduan integratzeko eta gizarteratzeko oinarrizko gaitasunak lortzea da.

LANTZEN DUGUNA

  • Ikaslearen gaitasuna eta behar bereziei egokitutako garapen akademikoa.
  • Norberaren autonomia.
  • Psikomotrizitatearen garapena (igeriketa, bizikleta,…)
  • Euren ingurunean integrazioa eta elkarbizitza; eskolaz kanpoko aisialdian lagunen arteko harremanak sustatuz.
  • Lan munduan murgildu aurretiko ikaskuntza.
  • Tutoritzapeko lan praktikak.

TAILERRAK

  • Sukaldaritza
  • Egurra
  • Josketa
  • Informatika
  • Saskigintza

PRESTAKUNTZA ARLOAK

  • Giza trebetasunen eremua eta giza-taldeetan esku-hartzea
  • Ekintza osagarriak (irteera kulturalak, pedagogikoak eta kiroletakoak)

 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

  • Futbol
  • Errugbi
  • Igeriketa
  • Antzerkia

*Egokitutako Kirol Federazioarekin etengabeko harremana