Hasiera » Ikasketak »

Batxilergoa, Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urte irauten du eta ondoren egingo diren ikasketekin lotura estua du, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin ere.

Etapa honetako ikasketek zertarako balio dute?

  • Giza eta adimen heldutasuna lortzen lagunduko duen heziketa emateko, ezagutza eta trebetasun batzuen bidez, hiritar bezala arduratsu eta kritiko izan zaitezen.
  • Ondoren egin nahi dituzun ikasketetarako oinarri bezala balioko duten ezagutzak emateko.
  • Zure lehentasun eta aukerak kontutan izanik, zure interesak bideratzeko.

Modalitateak

  • Natur eta osasun zientzien batxilerra
  • Giza eta Gizarte zientzien batxilerra

 

PROMOZIO-IRIZPIDEAK BATXILERGOAn
  • Dena gaindituz gero, hurrengo ikasturtera automatikoki igaroko da.

  • Irakasgai guztiak gainditu ez dituztenek ez ohiko azterketa bat egiteko aukera izango dute.

  • Batxilergoko 1go mailan gainditu gabeko irakasgaiak bi baino gehiago badira, ikasleak beste urtebetez egon beharko du kurtso berean.

  • Bigarren maila amaitzean irakasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleak ikasgai horietan matrikulatu ahal izango dira, eta ez dute gainditutako irakasgaiak berriz egin beharrik izango.

 

BERRESKURATZE-IRIZPIDEAK BATXILERGOAn

Ohiko deialdia: IRAILAren 26tik 30ra, arratsaldez eta APIRILAren 5 eta 6, arratsaldez.

Ez ohiko deialdia: BATX. 1-2, EKAINAren 19, 20 eta 21.