2018-06-19

Honela agurtu nahi ditu Itziar Gainberrik bere lankide eta ikasleak erretiroa hartzen duen une honetan:

Urte batzuk gazteagoa nintzenean, Lasartetik Antigua-Luberrira etorri nintzen Kultura Klasikoa eta Latina irakastera. Urteak joan etorrian, multikopistatik Ubuntura, LOGSEtik LOMCEra, fusioetatik publifikazioetara, ikasketa-buru, zuzendari orde, zuzendari, tutorea.. gauza asko gertatu dira.

Han eta hemen, gazteak hezten, laguntzen, Itakarako bidea egiten. Banoa ni orain hemendik, ikastetxean pasata hainbeste urte, 18 hemen, 18 Lasarten, ikasle eta irakasle asko ezagututa. Bidaia honetan lankide zoragarriak izan zarete, batzuk betirako lagun.

Cavafisek zioen bezala: Itakak bidaia eder bat eman zizun, bera gabe ez zinatekeen abiatuko. Baina ez dauka deus besterik zuri emateko. Eta pobre edireten baduzu, Itakak ez zintuen engainatu. Bilakatu zaren jakintsua, hainbeste esperientziarekin ulertu dukezu Itakek zer erran nahi duten.

Ea beste bidaia eder bat egiteko aukera ematen didan.

GERO ARTE ETA EZ ADIORIK

Itziar Gainberri

 

Irakasle, lankide, adiskideen erantzuna:

 

Egizu otoitz bidea luze izan dadin.

Anitz udagoiz izan dadin,

zeinetan zein plazerrez, zein zoriontasunez

helduko baitzara aldez aurretik amesturiko portuetara.

 

Izan dezazula, Itziar, ondo eginiko lanaren gozamena. Atseden hartzeko unea da. Guri dagokigunez, hala ere, adiorik inola ere ez.

  

Antigua Luberri BHI
telefonoa943 210 908
helbidea
Xalbador bertsolariaren kalea 9, 20018 Donostia
Harremanetarako

Kokapena
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua