2018-06-26

Kurtso bukaera iritsi da eguraldi onarekin batera. Udara on bat opa dizuegu guztiei eta irailan berriro bueltan izango gara!!

Zuzendaritza eta irakasle taldea.

2018-06-19

Honela agurtu nahi ditu Itziar Gainberrik bere lankide eta ikasleak erretiroa hartzen duen une honetan:

Urte batzuk gazteagoa nintzenean, Lasartetik Antigua-Luberrira etorri nintzen Kultura Klasikoa eta Latina irakastera. Urteak joan etorrian, multikopistatik Ubuntura, LOGSEtik LOMCEra, fusioetatik publifikazioetara, ikasketa-buru, zuzendari orde, zuzendari, tutorea.. gauza asko gertatu dira.

Han eta hemen, gazteak hezten, laguntzen, Itakarako bidea egiten. Banoa ni orain hemendik, ikastetxean pasata hainbeste urte, 18 hemen, 18 Lasarten, ikasle eta irakasle asko ezagututa. Bidaia honetan lankide zoragarriak izan zarete, batzuk betirako lagun.

Cavafisek zioen bezala: Itakak bidaia eder bat eman zizun, bera gabe ez zinatekeen abiatuko. Baina ez dauka deus besterik zuri emateko. Eta pobre edireten baduzu, Itakak ez zintuen engainatu. Bilakatu zaren jakintsua, hainbeste esperientziarekin ulertu dukezu Itakek zer erran nahi duten.

Ea beste bidaia eder bat egiteko aukera ematen didan.

GERO ARTE ETA EZ ADIORIK

Itziar Gainberri

 

Irakasle, lankide, adiskideen erantzuna:

 

Egizu otoitz bidea luze izan dadin.

Anitz udagoiz izan dadin,

zeinetan zein plazerrez, zein zoriontasunez

helduko baitzara aldez aurretik amesturiko portuetara.

 

Izan dezazula, Itziar, ondo eginiko lanaren gozamena. Atseden hartzeko unea da. Guri dagokigunez, hala ere, adiorik inola ere ez.

  

2018-06-18

Ostiralean, ekainak 15, ikasturte amaierako kontzertua  antolatu zuten musikako irakasleek. Oso polita izan zen. Mila esker guztiei eta bideoan ikusten den moduan hurrengo kurtsora arte!

                                     

                                               

    

2018-06-16

Zorionak Mireia!!!

 

Hirugarren nota hoberena atera du selektibitatean. 9,75!! Bi dezimako aldea lehenengoarekin.

Antigua Luberriko zuzendaritza eta irakasle guztien partez, zorionak!!!!

Albistea hemen ikusgai. NOTICIAS DE GUIPUZCOA

 

2018-06-14

Selektibitateko notak atera dira eta Luberriko ikasle guztiek gainditu dute. Kriston notak atera dituzte!!

Zorionak ikasleei!

Zorionak klase eman dien irakasleei ere, noski!!

2018-05-31

Gure ikastetxeak Euroscola txapelketan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen apirilean. Aurtengo edizioa Our heritage: where the past meets the future (Gure ondarea: iraganak etorkizunarekin topo egiten duen lekua) lemari zuzenean lotuta egon da. Lema hau, 2018 Ondare Kulturalaren Europar Urtearen ospakizunerako sortu zuten.

Lehiaketaren helburua gure ikasleek Europako Ondare Kulturalari buruz duten ezagueraren inguruan hausnarketa egitea izan da. Hausnarketa hau, aldi berean, bideo labur batean aurkeztu behar izan dute. Honekin batera, bideo labur hori nola grabatu duten azaltzeko, beste bideo bat (making of-a) grabatu eta lehiaketara bidali dute.

Ba… finalista izan dira eta saria lortu dute!!! Zorionak Batxilergoko 1.mailako ikasle sarituei!!!

 

                                         

                                         

2018-05-29

EKAINEKO ORDUTEGIAREKIN HASI:

  • Ekainaren 4tik 12ra, 8:00-14:00 (asteazkenean 14:30 arte). Klaseak amaitu ondoren jangelara joango dira.

  • Ekainaren 13tik, 19ra, 8:00-12:00 (asteazkenean 12:30 arte). Klaseak amaitu ondoren jangelara joango dira.

2018-05-28

2.Batxilerreko ikasleei agurra egin zitzaien ostiralean urteroko ohitara jarraituz. Agurrean ikastetxeko koruak, guraso eta irakasle taldeak abestu zuten.

Ongi segi eta zorte handia hemendik aurrera!!!

 

                                  

2018-05-22

Jatorrizko ikastetxeetako ikasleei harrera eguna egin diegu gaur. Aiete, Amassorrain, Ibai, Igeldo, Jakintza eta Orixetik etorritako ikasleak eta irakasleak ikastetxeko bazterrak ezagutzera gonbidatu ditugu. Taldeka bisita egin ondoren, hamaiketako bat hartu eta patioan “pertsonal jaurtiketa” konkurtsoan parte hartu dute. Irabazlea Miren Landa, Ibai ikastolakoa izan da.

ONGI ETORRIAK eta datorren kurtsora arte!

2018-05-21
 
Pasa den astean, (maiatzak 11, 14, 15) 2DBHkoak Bidarraira joan ginen Rafting egitera. Gero, Senperen bazkaldu genuen eta 2ak aldera itzuli ginen. 
Oso ondo pasa genuen!
 
Antigua Luberri BHI
telefonoa943 210 908
helbidea
Xalbador bertsolariaren kalea 9, 20018 Donostia
Harremanetarako

Kokapena
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua