Hasiera » Institutua

Kurtsoaren hasierako AGURRA.

Beste ikasturte bati hasiera eman diogu eta gure lehenengo hitzak ongietorriko hitzak dira. Beraz, institutua osatzen dugunon izenean, ongietorria egin nahi diegu ikastetxe honetara etorritako pertsona guztiei eta bereziki estreinekoz datozenei (ikasleei, gurasoei, irakasleei).

Liburuxka hau 2016/2017 ikasturteko irakas-gidaliburua da eskola-elkarteak Antigua-Luberri Bigarren Hezkuntzako Institutua hobeto ezagutzeko. Gida hau informaziorako eta komunikaziorako tresna baliagarria bilakatzea da gure xedea, eta ondorioz, aldez aurretik zuen iritziak eta iruzkinak eskertzen dizkizuegu .

Gidaliburu honek eskuragarri izan behar dituzuen informazio gaiak laburbiltzen ditu, antolakuntza eta funtzionamendu alderdietatik hasi eta irakaskuntza eskaintzarekin zein egutegiarekin zein eskaintzen ditugun zerbitzuekin zein dauzkagun baliabideekin edo antolatzen ditugun ekintzekin zerikusia duten xehetasunetara iritsi arte.

Ikusten den bezala, ahalegin guztiak egiten ditugu honako alderdi hauek aurrera eramateko: gizarte-ingurunearekin erlazioa (eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak...), Europako ingurunearekin harremana (eskolen arteko trukeak, ELOS sarea, esperientzia eleaniztuna...), informazio eta komunikazioko teknologi berriei egokitzapena (zenbait proiektu...), euskararen erabilera eta sustapena, aniztasunaren trataera, gero eta trebatuagoak izango diren eta gauzak hausnartzen dituzten pertsonen prestakuntza.

Hezkuntza Sailak landu ditu Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako (EHAA 2016-01-15) eta Batxilergoko curriculuma (EHAA 2016-09-23), Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko 8/2013 Lege Organikoak adierazitako arau-esparru berriaren barruan. Aurreikuspenen arabera ezarrita dagoen egutegiak dioenez, 2016-1017 ikasturte honetan curriculum berria jarriko da abian DBHko bigarren, laugarren eta Batxilergoko bigarren kurtsoetan. Horrek promozio eta ebaluazio irizpide berriak aplikatzea ekarriko du.

Aukera honetaz baliatuz, azpimarratu behar dizkizuegu irakasleen Klaustroak ezarritako DBHko promozio eta ebaluazio irizpideak (ikus. 7. orrialdea), baita ikasgai pendienteen trataera ere (ikus. 10. orrialdea).

Joan den ikasturteko lehenengo Eskola Kontseiluan aipatu zen bezala, 2016-2017 ikasturte honetan handitzeko obrak egingo dira.

Azkenik, gogoratu nahi dugu heziketak egunero eskatzen duen lana ezin dela aurrera eraman guztion laguntzarik gabe. Horregatik, ikastetxea osatzen dugun kide guztion arteko komunikazioa egokia izan dadila espero dugu.

Besterik gabe, har ezazue gure agurrik beroena.

 

ZUZENDARITZA

 

ZUZENDARITZA TALDEA

  • Zuzendaria: Beatriz Odriozola
  • Ikasketa Buruak: Edurne Lasarte y Xabier Alberdi
  • Idazkaria: Paz Herrero.
  • Zuzendariordea: Juan Lasarte

BATZORDE PEDAGOGIKOA

Bertan, zuzendaritza taldea mintegi-buru guztiekin eta orientatzailearekin elkartzen da. Hamabostean behin bilduko da. Batzorde hau, ikastetxearen antolaketarako erakunde garrantzitsutzat jotzen dugun.

ESKOLA KONTSEILUA

Ordezkapenaren Organo Gorenean eskola-estamentu guztiak ordeztuak daude honako eraketarekin:

  • Zuzendaritza: zuzendaria, ikasketa buruak eta idazkaria.
  • Irakasleen 11 ordezkari.
  • Gurasoen 9 ordezkari.
  • Ikasleen 9 ordezkari.
  • Irakasle ez direnen ordezkari bat.
  • Hezkuntza-arreta osagarriko pertsonalaren ordezkari bat.
  • Udaletxeko ordezkaria.

IRAKASLEAK

Ondorengo tauletan zerrendatzen dira irakasleak, tutore, mintegika eta irakasgaika sailkaturik.

Tutoreak 2017-18

 

 

Gela espezifikoak eta laborategiak

  • Informatika gelak ------- 3gimnasioa

  • Teknologia gelak --------2

  • Laborategiak: Fisika, Biologia-Geologia, Kimika

  • Plastika gelak -------------2

  • Musika gela ----------------1

  • Bikoizketa gelak --------- 7

    Gela digitala ---------------1

  • Hizkuntza gela-------------1

  • Marrazketa gela-----------1

  • Arbela digitalak gela guztietan

 

Zerbitzu orokorrak

  1. Gimnasioa eta kirol anitzetako patioa

  2. Liburutegia

  3. Jangela* >>> Ausolan-eko menuak ikusteko aukera

    *DBHKo ikasleei ikasturteko lehen egunean jangelako funtzionamenduaren punturik garrantzitsuenak aipatu zitzaizkien:jangela

    1) Puntualtasunaren garrantzia, bi txandak kateatuta daudelako;

    2) Kontuz ibili beharra mahaien inguruan eta pasiloan;

    3) Bakoitzak bere eserleku propioa izango duela ikasturte osorako;

    4) Mahaiko arduradunaren eguneroko zereginak;

    5) Eguerdiko tartean lagunen artean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian izango dituztela;

    6) Etorri ezinean gertatzen direnei telefonoz edo idatziz aurrez jakinaraztea eskatzen zaiela hartara janari gutxiago eskatzeko

    7) Denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak direla gure jangelan.

 

 

Jarduera osagarriak

Klikatu hemen edukia ikusteko

 

Hemen aurkituko dituzu irakasle guztiak, mintegika kokatuta.

Irakasleen zerrenda 2017-18

Hemen, berriz, mintegi-buruak

Sailburuak 2017-18